Ninien bestaldean

Baso argi baten barrenean, han bertan, asmatzen dut nire burua…

…eta han ere, gertu dauden bi gorputz biluzirik agertzen dira, ikusten ditut, bai!

Baso ttipi hura garbiki gogoratzen dut, oraindik gaur egun...

…baina han atzean agertzen direnak, nortzuk dira?

Neure nini lausotuek ezin dute harago ikusi…

 

Baina, aizu, ez al gara izango ni eta alboan zu?...